IRRATIEN TARTEA: ‘Francoren bilobari gutuna’ obraren berri, Radiokulturari esker

Nazismoa epaitua izan da, Jerusalemen, baita Nurembergen ere. Frankismoa ez, ordea, frankismoak ez du zenbaiten ahotik hainbeste eskatu izan den gaitzespenik ere izan ia. Konstatazio horretatik abiatu eta familiaren ibilbidea kontuan hartuta, Ximun Fuchs antzezle eta zuzendariak Francoren bilobari gutuna antzezlana sortu du. Artedrama, Le Petit Théâtre de Pain eta Dejabu Panpin Laborategia konpainiak elkarlanean egindako hirugarren proiektua da hori, datorren astelehenean Luhuson aurkeztuko dena. Ba gaurko irratien tartera obra horri buruzkoak ekarri ditugu, Radiokulturako lagunek hitz egin baitute Fuchsekin berarekin.

Hurrengo podcasta

GURASOAK: oarsoaldeara bueltaka

az. Urr 26 , 2016