IRRATIEN TARTEA: Deustuko kanala, Bilbo Hiriako programazioa eta Guggenheimen 20. urteak

Bilboko Udalak esku artean duen ingeniaritza obra handiena eta konplexuena da Deustuko kanala irekitzeko proiektua. Lanak egin behar zituen Canal de Deusto enpresa taldeak nahi zuen udalak ordaintzea, baina ez diote onartu. Urtebetez obrak geldi daudela ikusita, kontratua eten du udalak. Gai hori ekarri du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bilbo Hiriakoek aurtengo denboraldirako duten programazioaz aste honetan egindako aurkezpenaren berri ere eman du. Amaitzeko, Guggenheim museoaren 20. urtemugari buruzkoak aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: ETAren su etenaren urtemugan, bilakaeraren aurkia eta infrentzua

og. Urr 20 , 2016