Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): “Osasunaren izenean ere, kaleetan eta kantoietan elkartzea aldarrikatu dugu”

Auzoetako jaiak abiatu dire hauetan, Gasteizko alde zaharrean ere Zaharraz Harro jaiak ospatuko dira ekainaren 22a eta 28a bitartean. Koronabirusak ekarritako testuinguruak eragina izan badu ere, jaien antolakuntzari ekin zioten eta atzokoan abiatu zituzten ospakizunak. Gaiaren inguruan mintzatzeko, Zaharraz Harroko kidea den Imanol Aranburu izan dugu gurean.

Aurtengoan osasun neurriek eragina izango badute ere, auzo harrotasuna oinarri izango duten jai autogestionatu eta partehartzaileak izaten jarraituko dute. Hori dela eta, auzoak duen aniztasunaz harro, horietako guztiek antolatutako eta guztiei zuzendutako jaiak izango dira, egitarauan islatzen den modura.

Auzoko nagusiei erreferentzia sakona egin diete aurtengoan eta irrati bidezko programazio berezia antolatu dute haiei zuzenduta. Horri lotuta, Hala Bedi Irratitik ere kaleko emisioa burutuko dugu ostiralean, ekainaren 26an.

Hurrengo podcasta

Agurne Gaubeka (Hizkuntz Eskubideen Behatokia): “Herritarrok daukagun botereaz jabetu behar gara”

az. Eka 24 , 2020