IRRATIEN TARTEA: Bidaia taldaeren ‘Hitza’ diskoa eta Oreretako bertso festa

Musika kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Bidaia musika taldeak laugarren diskoa plazaratu du, Hitza izenburupean. Taldeko kide den Mixel Ducaurekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, eta solasaldi horri egingo diogu tartea gurean. Eta musikatik bertsoetara jo dugu, beste irrati bateko berriak ere gurera ekartzeko. Izan ere, biharko, bertso festa antolatu du Oreretako Erein elkarteak. Bertan Beñat Gaztelumendi, Aiala Martin, Unai Iturriaga, Jon Maia, Aitor Mendiluze eta Sustrai Kolinak parte hartuko dute. Sarrerak Landare, Sindikato, Arkaitza, Xenpelar kultur denda eta egunean Niessenen. Bertsolariei gaiak jartzeaz Josu Goikoetxea arduratuko da, eta Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak hitz egin du harekin saioaren aurrerapena egiteko.

Hurrengo podcasta

Biharko 'Gaur8': Boudour Hassan, Jon Ander Alonsoren antzerkia eta 'Jendaurrean erabili'

ol. Urr 14 , 2016