orereta

TOPA IN TOPO #011 Gaztañoko Jaiak 00-20

25 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Apirileko konfinamenduan, etxetik eta makinistarik gabe egindako 2. saioa. Aurreko saioan gaztetxe zaharraren azken bi urteak birpasatu genituen. Oraingoan, gaztetxe berriarekin batera, Gaztaño auzora goaz eta beraien jaiak atzeratu dituztenaren berriarekin batera, 2000-2019 bitartean eduki zituzten kontzertuak gogoratuko ditugu. Gainera, “Dibertsioak” atal berria estreinatuko dugu, gaurkoan, Iggy Pop jaunari eskeinita, 73 urte bete dituen astean. […]

irakurri gehiago →

TOPA IN TOPO #10,5 Zabalenea 99-00

4 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Hemen dago Topa in Topo-ren 2. denboraldiko 6,5. bidai musikatua. Zergatik 6,5 eta ez 7? Ba saio hau etxetik eta makinistarik gabe grabatu dugulako eta gure makinistarik gabe, ezin delako benetazko saioa izan. Gaurkoan, etxean geratu behar garenez eta kontuan hartuta Oreretako Zabalenea II.-ren 20. urteurrena dela, pixkat atzerago begiratu dugu eta aurreko gaztetxearen azken […]

irakurri gehiago →

Oreretan egingo dira aurten Arrosa Sareko topaketak

9 martxoa, 2020 | 0 Komentarioak

Martxoaren 28a gorde dugu dagoeneko gure agendetan. Urteroko zita izango dugu, oraingo honetan Oreretan, Arrosa Sareko jardunaldietan. Zintzilik irratiak 35 urte betetzen dituen honetan, irratizaleen topagune izango da hilaren amaieran. Ion Etxebarria Kortabarria koordinatzaileak azaldu digunez, goizean tailerrak egongo dira eta ondoren aisialdirako tartea, besteak beste. Entzun hemen berarekin hitz egindakoa eta anima zaitezte topaketetara!

irakurri gehiago →

Zintzilik irratian parte-hartzeko deialdia

7 urria, 2019 | 0 Komentarioak

Oreretako irrati librea den Zitzilik Irratia, udazken honetan 35 urte emititzen beteko ditu eta irratian parte-hartzeko gonbidapena egiten die norbanako zein kolektiboei.   Momentu hauetan 2019/2020ko denboraldiaren programazioa prestatzen ari da eta horregatik, parte hartzeko deialdia luzatzen da pertsona eta kolektiboei; bai saio bat eginez, bai momentu zehatz bateko irratilanak egiten, bai irratiari laguntzeko lan ezberdinak eginez… Deialdia urriak […]

irakurri gehiago →

Etxeko kontuak ekartzen ditugu noizean behin gure uhinetara, eta gaurkoan, halaxe egin dugu. Izan ere, Arrosa Sareko parte den Zintzilik irratia babesteko TaupadaFest jaialdia antolatu dute seigarrenez, larunbat honetan, martxoaren 16an. Irrati libreez, autofinantzaketaz, Zintziliken bilakaeraz, eta esku artean dituzten proiektuez aritu gara Zintzilikeko Julen Etxegarairekin.

irakurri gehiago →

Elikadura burujabetza eta finantza burujabetzan sakondu dugu, Oreretako proiektu baten eskutik. “Zituene, pasta obradore kooperatiboa” aukera ederra dugu elikadura burujabetzan pausoak emateko, eta honelaxe azaldu dizkigu Naiara Retegik proiektu honen nondik norakoak.

irakurri gehiago →

Maiatzaren 21ean, igande honetan, ospatuko dute aurtengo Musikazuzenean Jaialdia Akustikoa Urnietako Sarobe Arte Eszenikoen gunean. Musikari askok hartuko dute parte bertan, eta bertaratu ezin dutenentzat izango da irrati bidez jarraitzeko aukera ere. Aurrerapena egiteko, ordea, antolaketan buru-belarri ari den Musikazuzenean Koldo Otamendirekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Emarri harri proba taldeak marka propio berria jarri zuen atzo, Perurenan. Zamalbide eta Bentetako festen egitarauaren barruan, 56 plaza egitea zuten helburu gisa jarrita. Horretarako, hamarna minutuko bi saio egin zituzten, tartean hamar minutuko atsedena hartuta. Ba gaurko irratien tartean jakin dugu nola joan zitzaien erronka, baina Oarsoaldeko gai gehiago ere ekarri dituzte Oiartzun irratiko […]

irakurri gehiago →

Musika kontuak ekarri ditugu gaurko irratien tartera. Bidaia musika taldeak laugarren diskoa plazaratu du, Hitza izenburupean. Taldeko kide den Mixel Ducaurekin hitz egin du Antxeta irratiko esatari Maia Muruagak, eta solasaldi horri egingo diogu tartea gurean. Eta musikatik bertsoetara jo dugu, beste irrati bateko berriak ere gurera ekartzeko. Izan ere, biharko, bertso festa antolatu du […]

irakurri gehiago →

Maiatzaren 11n, 18:00etan, Oreretako Torrekuan, Jordi Via Bartzelonako Udaleko Ekonomia Sozial eta Kooperatiboko Komisionatuak hitzaldia eskainiko du. Horren berri ekarri du Lanki ikertegiko Maider Iriartek gaurko KooperaRock atalera. Via, gaur egun, ekonomia eredu berriak eta eraldatzaileak garatzen ari den Bartzelonako Udaleko lantaldearen burua da. Eta gaur zortziko hitzaldiaren helburua Bartzelonan garatzen ari diren ekintzen berri […]

irakurri gehiago →