TERTULIA: tortura, agerikoa izan arren ukatu den errealitatea

Azalpenak txostena bukatzean emango dituztela. Hala erantzun du Jorge Aldekoa ertzainburuak torturari buruzko ikastaroan, Ertzaintzari egotzi dizkioten 310 tortura kasuen inguruan galdetuta. Lakuako Gobernuak eskatuta egin du Kriminologiaren Euskal Institutuak Tortura: 1960-2013 lana, eta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du. Aurrerapen zabal bat eman zuten astelehenean, eta abendurako espero dute ikerketa osorik bukatzea. Horrez gain, azken hiru hamarkadetan torturak salatu dituzten hiru emakume euren bizipenen berri eman zuten atzo EHUren Udako Ikastaroetan, eta «ausardia» eskatu zieten euskal instituzioei. Ustez agerikoa baina praktikan ukatua den horri, torturari, begira jarri gara gu ere gaurko tertulian, Oier Imaz eta Aitor Kaltzakortarekin.

Hurrengo podcasta

Xabier Arruti: "Jendea informatu behar da erraustegiaz, sano eztabaidatuta erabakitzeko"

og. Eka 30 , 2016