tortura

Barañainera jo dugu ostegun eta larunbatean Barañaingo auditorioan antolaturikoen berri izateko. Ostegunean, bihar bertan, “Tortura, datu hotzetatik norberaren bizipenetara” mahaingurua izango da, eta larunbatean, berriz, “Una extraña aventura” antzezlana eskainiko dute. Honen guztiaren berri izateko, Amuart antzerki konpainiako kide den June San Millanekin hitz egin dugu.

irakurri gehiago →

Azken asteotan Hamaika Telebistan ikusgai izan denaren lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak. Kanboko nazioarteko topaketak, tortura, Seaskaren aldarrikapenak, 2016ko San Ferminetako talde bortxaketaren epaia eta musika kontuak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Hamaika Telebistan izandakoak errepasatzeko tartea hartu dugu bi astelehenero ohi dugun bezala Nekane Zinkunegi kazetariarekin. Donostiko pisu turistikoak, tortura, Egun egunkariaren auzia, Chrysallis elkartea eta Lauroba musika taldea izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Gaurko Irratien tartean Sakana aldera jo dugu, Beleixe irratiko Alfredo Alvaro Igoa izan baitugu gurean. Pentsionistak Martxanek burututako elkarretaratzea, Torturaren Aurkako Egunaren harira Sortuk larunbatean egindako ekitaldia eta kultura kontuak, inauteriak eta agenda hitzorduak izan ditugu hizpide.

irakurri gehiago →

Astelehena izanik, Hamaika Telebistan izandakoen lagin bat ekarri digu Nekane Zinkunegi kazetariak. Joan den asteartean, Otsailaren 13a, Torturaren aurkako eguna izan zen eta Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren ebazpenaren berri jakin genuen. Gaiaren lanketa sakona egin zuten Hamaika Telebistako kideek, eta bertan izandakoaren berri eman digu Nekanek. Azkenik, kontu atseginagoak ere izan ditugu, Musika Zuzenean saioan […]

irakurri gehiago →

TERTULIA | Torturaren Aurkako Eguna

13 otsaila, 2018 | 0 Komentarioak

Duela 37 urte hil zen Joxe Arregi Carabancheleko espetxean, polizia espainolarengandik jasotako torturek eragindako zauri larrien ondorioz. Torturaren aurkako eguna bezala ezagutzen dugu ordutik Otsailaren 13a. Azken hilabeteetan gai honi dagokionean jakin izan ditugun albisteak izan ditugu gaurkoan hizpide Mirari Martiarena eta Aitor Kaltzakortarekin.

irakurri gehiago →

Jendarte zoro honetan muga gehiegi eta akzio gutxiegi ditugula iritzita, bizitza gozatzen hasteko deia egin du Maitane Muñozek MasturbAKZIOA testuan. Horren berri ekarri du Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufiak Bilgune kontari-ren gaurko errepasoan. Horrez gain, joan den ostiralean hainbat hiriburutan transfobiaren aurka egindako mobilizazioak eta Nafarroako parlamentuan tortura sexistez egindako saioa ekarri ditu gogora. […]

irakurri gehiago →

Torturak kontatu, eta akusatutako guardia zibiletatik hiru ezagutu zituen Sandra Barrenetxeak atzoko auzi saioan. Orain arte adierazitakoa berretsi zuen Barrenetxeak deklarazioan, eta torturak eta sexu erasoak salatu zituen. Istanbulgo Protokoloaren emaitzen arabera, haren kontakizuna “guztiz sinesgarria” da. Gai hori ekarri du Bilbo Hiriako koordinatzaile Ane Zabalak gaurko irratien tartera. Horrez gain, Bilboko garraio publikoan ezarritako […]

irakurri gehiago →

Tortura salatu asmoz, aurreko astean, tortuaren aurkako egunaren bezperan, Ertzaintzaren komisaldegi atarietan Sortuk egindako elkarretaratzeek sekulako polemika biztu dute. Lakuako Gobernuak gogor kritikatu ditu mobilizazioak eta Sorturi Ertzaintzaren izen ona zikindu nahi izatea leporatu dio. Geroztik, egunez egun, batzuk eta besteak hor ibili dira nor bere tesia publikoki defendatzeko argudioak ematen. Horri guztiari begira jarri […]

irakurri gehiago →

Azalpenak txostena bukatzean emango dituztela. Hala erantzun du Jorge Aldekoa ertzainburuak torturari buruzko ikastaroan, Ertzaintzari egotzi dizkioten 310 tortura kasuen inguruan galdetuta. Lakuako Gobernuak eskatuta egin du Kriminologiaren Euskal Institutuak Tortura: 1960-2013 lana, eta Paco Etxeberria auzi medikuak zuzendu du. Aurrerapen zabal bat eman zuten astelehenean, eta abendurako espero dute ikerketa osorik bukatzea. Horrez gain, […]

irakurri gehiago →