Jon Arretxe: “Askok esan didate nire liburuengatik beste era batera ikusten dituztela afrikarrak”

Published On 18 urtarrila, 2017 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Idazlea eta bidaiaria da Jon Arretxe. Basaurikoa sortzez, baina hara eta hona ibiltzea gustuko duen horietakoa. Bizitzak, kasualitatez, Nafarroara eraman zuen eta gaur egun Sakanan bizi da. Bere hitzetan, badira urte batzuk Afrika txikia deskubritu zuenetik Bilboko San Frantzisko auzoan eta auzo horrek toki berezia hartu du bere bizitzaren paisaian. Zerumuga berrirantz bidaiatzeko prest badago ere, irakurleek hala aginduta, bere seme literario kuttuna, Toure detektibea, ez duela denbora luzez abandonatuko hitzeman die Radiokulturako lagunei.

Comments are closed.