Rokudenashikoren alu artea

Alu bat irudikatzeagatik, alu bat neurri handian irudikatzeko kayak bat diseinatzeagatik atxilotua. Hala izan zen Megumi Igarashi artista, Rokudenashiko goitizenez ezaguna. Aluaren artista deskribapenarekin ere bada ezaguna, emakumeen genitaletan oinarritutako pop-art eskulturak eta bestelako lanak egiten dituelako. Japonian badirudi tabua dela alua aipatzea eta irudikatzea. Baina horren guztiaren inguruko xehetasun gehiago ekartze aldera, Gasteizko Halabedi irratiko Jon Aranburu esatariak Danele Sarriugarterekin hitz egin du.

Hurrengo podcasta

ANTXOEN BERTSOA (30) - denboraldiko azkena

og. Eka 9 , 2016