Podcast: Play in new window | Download
Ipar Irlandara begira jarri gara azken Bilgune kontari-z egindako errepasoan. Euskal Herriko Bilgune Feministako kide Amaia Zufiak kontatu du bertako hiru emakumek poliziari aitortu dioatela abortatzeko pilulak hartu dituztela, Ipar Irlandako abortuaren lege murriztailearen aurkako protestan. Horrez gain, Tolosako Bizikidetza Foroak bake eraikuntzan ari diren emakumeekin egindako hitzaldiaz eta Kataluniako jardunaldi batzuez ere hitz egin du Zufiak.