Arnaldo Otegi: “Herriak bizirauteko herritik jaiotako medio asko behar ditugu”

Gaur arratseko zazpietatik aurrera, Hobetzeko entzuten zikloaren barnean Gasteizko Europa jauregian izango da Arnaldo Otegi. Hargatik, Halabedi irratiko estudiora bertaratzeko gonbita egin diogu. Herritarren iritziak, kezkak eta proposamenak zuzen-zuzenean entzuteko helburuarekin egongo dira Otegi eta EH Bilduko beste hainbat ordezkari herritarrekin harreman zuzenean, eta haien galderak eta kezkak erantzungo dituzte. Guk ere hobetzeko entzun egin behar dugulakoan, irrati komunitarioen eta herri izaerako hedabideen garrantziaz galdetu diogu.

Hurrengo podcasta

Diego Garate: "Ez dakigu zein motibaziorekin egindakoak diren Atxurrako labar pinturak"

ar. Mai 31 , 2016