Urtzi Urkizu, telebista saio berriez, irrati frekuentziez eta prentsaren trantsizio digitalaz

ETB Euskal Telebistaren bi kateetan hainbat saio estreinatuko dituzte egunotan eta horien berri eman du Urtzi Urkizuk gaurko komunikazioaren tartean, nahiz eta Espainiako telebista kateetako nobedadeak ere ekarri dituen. Irratien arlotik, Antxeta irratiak Donostian eta inguruko zortzi herritan emititzeko lortu duen lizentzia nahiz Euskalerria irratiaren inguruko zenbait berri aipatu ditu. Horrez gain, Urkizuk berak Lara Madinabeitiarekin prentsaren trantsizio digitalaz joan den astean kaleratutako erreportajearen bueltakoak jorratu ditu.

Hurrengo podcasta

Iñaki Kasares: "Hazkuntza komunitarioak onurak ditu haurrentzat nahiz zaintzaileentzat"

az. Mai 25 , 2016