Antzerki bakarrizketa bat, beldurra eragiteko asmoz

“Publikoa beldurtzea”. Horixe da Atx teatroaren Bihotz salataria antzezlanaren asmoa, Iñaki Ziarrusta aktore eta zuzendariaren arabera. Baina badaki beldurra eragite konplexua dela, baita barrea eragitea ere, nahiz eta trebezia apur batekin negarra ere eragin daitekeen. Beldurra eragiteko asmoz, Edgar Allan Poeren testu bat aukeratu du Ziarrustak eta euskarara ekarri du. Bakarrizketa bat sortu du, eta bi edo hiru urte barru prestatuko duten beldurraren inguruko ikuskizun handiago baterako hazitegi gisa baliatu nahi du. Esperimentu horretaz hitz egin du Bilbo Hiria irratiko koordinatzaile Ane Zabalak Ziarrustarekin berarekin eta Naia Muñozekin.

Hurrengo podcasta

Maider Iriarte: "Lan denak baliotsuak eta beharrezkoak direla aurreikusten dute denbora bankuek"

ar. Mai 17 , 2016