Sakabanaketaren aurkako ekintzak, mikologia jardunaldiak eta ‘Gazteburua’; Iñigo Terradillosen bidez

Zebrabideari ekin orduko egin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu, eta bi astez behin bezalaxe, Tolosa aldera begira jarri gara, hango kontuen berri emateko Ataria irratiko esatari Iñigo Terradillos batu zaigu. Amasa-Villabonan euskal preso politikoei ezartzen zaien dispertsioaren aurka eginiko Aiztondora! egunaz hitz egin digu, hasteko. Urriaren 13tik 17ra bitartean Tolosan eginiko mikologia jardunaldiak ere nabarmendu dizkigu. Amaitzeko, aurten Tolosan bigarren aldiz antolatu duen Gazteburua-ren arrakasta aipatu du.

Horrez gain, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Beasaingo Ttiklik guneko Itxaro Mendizabalekin hitz egindakoei ere egin diegu lekua, hala, kurtso honetan Ttikliken izango den eskaintzaren berri izan dugu.

Hurrengo podcasta

Emakumeen Mundu Martxaren amaiera eta Alternatiben Herria, Amaia Zufiaren eskutik

al. Urr 19 , 2015