Ainhoa Dominguez: “Motxilenak balio izan du ikasleak errefuxiatuen egoeraz kontzientziatzeko”

Europako muga berria bilakatu da Greziaren eta Mazedoniaren arteko pasabidea. Eremu horretan, , inoiz baino agerikoagoa da haserrea. Idomeni ez baita ate ireki bat. Milaka errefuxiatuk beste aldera gurutzatzen dute, baina askorentzat ibilbidearen amaiera ere bada. Idomeni Europaren iragazki berria bihurtu da. Mazedoniak Siriako, Irakeko eta Afganistango iheslariak bakarrik onartzen ditu, eta gainontzeko guztiei sarbidea debekatzen die. Horrek, noski, ehunka errefuxiatu bertan blokeatuta egotera behartzen ditu. Ba muturreko egoera horren aurrean, zerbait egiteko beharra sentituta, Idomeniko haur errefuxiatuen alde proiektu solidario bat jarri dute martxan Donostiako Maria Reina Eskolan, eta horren berri izateko, Ainhoa Dominguez eskolako zuzendaria batu da gurera.

Hurrengo podcasta

Violet Gibson, Mussoliniri tiro egin zion emakumea

og. Api 21 , 2016