Violet Gibson, Mussoliniri tiro egin zion emakumea

Goiz zoragarri batean izan omen zen. 1926ko apirilaren 7an, Benito Mussolinik hitzaldi bat eskaini behar zuen Erromako Campidoglio plazan eta jendetza zegoen haren inguruan bilduta. Alkandora beltz ugari eta altxatako beso asko. Jendearen artean, buruzagi faszistagandik bost metro baino gutxiagora zegoen Violet Gilbson 62 urteko emakumea, Mussoliniri tiro egin zion arren, historia klaseetan gure artera iritsi ez dena. Bere garairako sekulako balentria izango zen egin zuena, eta euren garairako gauza harriagarriak egin zituzten emakume gehiago ere egongo dira. Gaurtik aurrera, Danele Sarriugarteren laguntzaz, ostegunetako sormenaren tartean ezagutuko ditugu horietako batzuk.

Hurrengo podcasta

BERTSOINKA-Ez da kasualitatea-Elizondo

og. Api 21 , 2016