EGUNEKO ADIERAZPENAK: Gazte Danbadaz Info7 irratian Lur Albizuk esandakoak bildu ditugu

Ostiralean hasi eta astelehenera bitartean egingo dute Gazte Danbadaren bigarren edizioa, Laudion. Aitzina eta Ernai gazte antolakundeek elkarlanean antolatu dute, eta hiru puntutan jarri dute indarra aurtengoan: musikari gazteei oholtzara igotzeko aukera emanez eszena gazte eta berritzailea bultzatzea, elikadura burujabetzaren alde pausoak emateko tokiko produktuak kontsumitzea, eta elkar zaintzea. Horien berri eman du, besteak beste, Laudion muntaketa lanetan ari zela harrapatu duten Lur Albizuk, Info7 irratiko Kalegorrian saioan, eta haren hitzak ekarri ditugu eguneko adierazpenen tartera.

Hurrengo podcasta

PIPERPOLIS: Artedrama euskal laborategia Aulestiko topaketak eta Anodino teatroa

az. Mar 23 , 2016