Biharko ‘Gaur8’: erromintxelekiko aurreiritziak, Siriako gerrako haurrak eta Xabier Saldiasen perlak

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Erromintxelez edo euskal ijito komunitateaz ditugun aurreiritziak aipatu dizkigu lehenik, eta horien inguruan Oihane Larretxeak Kalé Dor Kayiko elkartekoekin egindako erreportajea nabarmendu digu. Atzerrira botatzen duten begiradan, Siriara begira jarri dira aste honetan, eta gerra hasi zeneko bosgarren urtemugan hango haurren egoera nolakoa den kontatu digu. Amaitzeko, Egan musika taldearen arima izan den Xabier Saldiasi egindako elkarrizketatik perla zenbait kontatu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Iker Iraola: "Arreta merezi du tarteko taldeak, Euskal Estatuaren alde edo aurka ez dagoenak"

ol. Mar 18 , 2016