ARGIA: Jose Luis Mendoza, Muxikako emakumeen antzerkia eta Ton Siedsmaren esperimentua

Lan astearen erdira heltzen garenean Argia astekariaren azken alean jasotako kontuen aurrerapena egiten dugu Estitxu Eizagirren zuzendariaren laguntzaz. Gaurkoan, Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kontseilariari egindako elkarrizketa nabarmendu digu, hasteko. Muxikako emakumeen ikusgarritasuna bermatzeko egiten duten antzerkiaz Onintza Enbeitak zer kontatu dien ere azaldu digu. Amaitzeko, Ton Siedsmak holandarrak eginiko esperimentu baten berri ekarri digu, sare sozialek, Internetek eta bestelako konexio bideek ezkutatzen dituzten kontrol mekanismoez ohartzeko.

Hurrengo podcasta

Alberto Barandiaran: "Irismena garrantzitsua da, baina errealitate denak hartu behar dira kontuan"

az. Mar 9 , 2016