Guraso eta nerabe arteko harremanez, ‘Ama’tur’ antzezlana, etzi, Luhuson

Published On 4 martxoa, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Bi emakumeren haurdunaldiaren eta amatasunaren gorabeherak jorratu ondoren, aldi honetan, gurasoen eta nerabeen arteko harremanak ardatz hartu ditu Ama2 antzerki taldeak. Arantxa Hirigoien eta Maialen Fautouxek taldeko kideek Ama’tur izendatu dute beren azken lana. Igandean estreinatuko dute Luhusoko Harri Xurin, Hameka euskaraz egitasmoaren barruan. Estreinaldiko zitari tiraka, Antxeta irratiko esatari Maia Muruaga egon da bi aktoreekin eta elkarrizketa horixe ekarri dugu irratien tartera.

Comments are closed.