Aste honetako ARGIA: elikagaien ‘E’-ak, Julia Monge ekintzailea eta AP-8ko bidesariak

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Hasteko, Izaskun Berasategi nutrizionistari eginiko elkarrizketa nabarmendu digu. Historia kontuei helduta, berriz, Intxorta 1937 elkarteko Julia Mongeri egindako elkarrizketa aipatu du, 1936ko gerra garaian emakumeek izan zuten paperaren berri jakin dute Mongeri esker. Amaitzeko, AP-8 autobideko bidesarien gorakadaren ingurukoak jorratu ditugu Eizagirrerekin.

Hurrengo podcasta

KULTUR KAPSULAK - Info 7 : 10 urtez entzutekoa dena kontatzen ...

az. Ots 17 , 2016