Biharko ‘Gaur8’: klima aldaketa, Info7ren hamarkada, Koldo Zuazo eta Andoni Olariaga

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Aimar Etxeberria astekariko kazetariarekin. Klima aldaketaren inguruko tesiez Jose Anjel Oriak egindako erreportajea aipatu digu, hasteko. Geure sareko kide den Info7 irratiaren hamargarren urtemugaz Gari Mujikak egin duen lana eta hamarkada horretako zenbait bitxikeria ere kontatu dizkigu. Koldo Zuazoren eskutik euskalkien inguruan bildu dituzten zenbait hausnarketaz eta atari digitalaz ere hitz egin digu. Amaitzeko, independentziaz hausnartzeko hasi berri duten elkarrizketa sortatik lehena nabarmendu digu, Andoni Olariagarena.

Hurrengo podcasta

Txotxongilo terroristak, edo antzezleak arlo judizialaren txotxongilo?

ol. Ots 12 , 2016