internazionalismo

KOLABORAZIO INTERNAZIONALISTA| Igarki de Robles

21 maiatza, 2020 | 0 Komentarioak

Gaurkoan, bi astetik behin izaten dugun kolaborazio internazionalista Igarki de Roblesek egin digu. Lehenik eta behin, eliza ortodoxoaren zismas eta geopolitikaz mintzatu da. Ondotik, Ekialde Hurbileko eta mundu arabiarraren inguruko testuingurua azaldu du, Afganistan, Palestina eta Libian zentratuz. Akitzeko, Frantziako egoeraren azterketa egin digu.  

irakurri gehiago →

Kolaborazio Internazionalista| Igarki de Robles

22 apirila, 2020 | 0 Komentarioak

Bi astetik behin izaten dugun kolaborazio internazionalista Igarki Roblesek egin digu gaurkoan. Hiru gairen inguruan mintzatu gara kolaborazioan: lehenik, Frantziako istiluen inguruan; ondotik, petrolioaren krisiaren inguruan eta azkenik, Israelgo gobernu berriaren inguruan.

irakurri gehiago →

Kurdistanen udaberri hasieran ospatzen duten Newroz jaialdian egoteko asmoarekin, euskal talde bat bertara joan zen duela bi aste. Eta joan den ostegunean jarkin genuen Turkiako poliziak atxilotu egin zuela horietako bat, Eduardo Izarzugaza, hain justu. Kontrol batean atxilotu zuten eta epailearen aurretik pasa ondoren, Turkiatik kanporatu zuten. Ba Bilbo Hiria eta Halabedi Bi irratien artean […]

irakurri gehiago →

Korrikaren 20. edizioa hasteko bezperan, doako euskalduntzea bermatzeko instituzioetako aukerez, Onintza Iruretak erreportajea egin eta AEK-ko Mertxe Mujika elkarrizketatu du Argia astekarirako. Estitxu Eizagirre zuzendariak azaldu du zer jaso duen Iruretak, gaurko aurrerapenean. Horrez gain, Danele Sarriugartek Raquel Gutierrez pentsalari eta militante internazionalistari egindako elkarrizketaren berri eman du Eizagirrek. Baita Markel Ormazabalek Zubietako makro-kartzelaren proiektuaz […]

irakurri gehiago →

Abdullah Öçalan preso politiko eta buruzagi kurduaren askatasuna eskatzeko otsailaren 1etik 11ra egindako nazioarteko martxak Luxenburgo eta Estrasburgo batu zituen. Askapena eta Hala Bedi irratiko bi kidek, Igarki de Roblesek eta Maialen Kortabarriak, parte hartu zuten martxan eta xehetasunak eskaini dituzte Halabedi irratiko Erraietatik irratsaioan. Igor Goikolea esatariak hitz egin du eurekin Kurdistanen egoera geopolitikoaz, […]

irakurri gehiago →

Bi astez behin, ekonomia eraldatzaile eta parte hartzailearen ereduaren nondik norakoak ekartzen ditugu Zebrabideko gizarte eta ekonomia gaien tartera. Kapitalismotik harago, bizitza badagoela eta horren eraikuntzan lan egin behar dugula ulertzeko gakoak proposatzen dizkigu Liher Gonzalezek Michael Alberten Vida más allá del capitalismo liburutik. Gaurkoan, internazionalismoaz, ekonomia parte hartzaileaz eta nazioarteko harremanez hitz egin du.

irakurri gehiago →

Askapenak aurkeztu du aurtengo brigaden kanpaina, aurten, gainera, erakundearen 30. urtemugarekin bat egingo duena. Borrokak uztartzen lelpoean, ohiko helmugei berriak ere gehitu dizkiete aurten, eta brigadetan parte hartzeko xehetasunak Izaskun Goienetxea Askapenako kideak azaldu ditu gurean.

irakurri gehiago →

Otsailaren 15ean beteko dira 18 urte beteko dir Abdullah Öcalan lider kurduaren kontrako konplot internazionala hasi zenetik. Salaketa gisa, Europa osoko kurduek eta kausa kurduarekin bat egiten duten solidarioek martxa bat abian dute joan den asteazkenetik. Luxenburgotik abiatu zen joan den asteazkenean, eta larunbat honetan Giza Eskubideen Europako Auzitegira iritsiko dira, Estrasburgora. Martxan parte hartzen […]

irakurri gehiago →

Joan den ostiralean, Brasilgo Polizia Florestan Fernandes eskolara tiroka sartu zen. Formatzaileen formakuntzarako nazioarteko ikastaroan parte hartzen ari zen gure kolaboratzailea den Lur Gil bertan, Askapena erakunde internazionalistaren izenean. Formazio politikoa emateko trebakuntza jasotzen ari dira mundu osotik joandako 87 lagun bertan. Ba klasean zeudela, bi tiro entzun zituzten, eta berehala MSTko bi kide joan […]

irakurri gehiago →

Internazionalismo eta elkartasun kontuak dakartzagu Zebrabideko bigarren zatiaren hasiera honetara. Arabako Kanpezu herrian Palestinarekiko elkartasun dinamika jarri baitute abian. Helburua honakoa da: datorren ekainean, Kanpezuko Udalean BDZ kanpaina deritzonera, Israelekiko boikotaren, desinbertsioen eta zigorren aldeko kanpainara atxikitzeko mozioa onartzea, hain justu. Horrekin batera hamaika ekitaldi antolatu dituzte herritarren artean Palestinako egoeraren eta BDZ mugimenduaren inguruko […]

irakurri gehiago →