Zibilizazio berria eraiki beharra, aisialdi ereduak, Ander Izagirre eta Rakel Mateo; biharko ‘Gaur8’-n

Ostiralero bezalaxe, larunbatetako Gaur8 astekariaren biharko alearen aurrerapena egin dugu, gaur, Amagoia Mujika astekariko arduradunarekin. Azken deia dinamikak krisi testuingurua probestu eta zibilizazio berriak eraikitzeko egiten duen aldarriaz; Herri hezitzailea, eskola herritarra lantaldekoek haurren aisialdi parte hartzailea, euskalduna, hezitzailea eta herritarra garatzeko asmoz kaleratutako liburuxkez; Ander Izagirrek jaso duen Europako prentsa sariaz; eta Rakel Mateo paratriatloiko atletaren erronkez hitz egin digu Mujikak, besteak beste.

Hurrengo podcasta

Galeano zein Grassen heriotza eta Mediterraneoan galdutako etorkinak, Mikel Elorzaren errepaso kritikoan

ol. Api 17 , 2015