Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Hainbat saiakera eta kazetaritza lan plazaratu ostean, lehen eleberria ondu baitu Iñaki Petxarromanek: Kearen fiordoa. Egiazko gertakari historiko bat du oinarrian kontakizunak: 1615. urtean Islandian hil zituzten euskal baleazaleen istorioa. Gertakari hura kontatzeko, ordea, fikziora jo du Petxarromanek. Edonola ere, Bilbo Hiria irratiko esatari Xabier Monasteriok hitz egin du idazlearekin berarekin, eta haren eskutik ekarri ditugu Petxarromanen hitzak gurera.