Niko Cuenca · 2008ko Krisia · 2026.09.15

2008ko irailaren 15ean, Lehman Brothersek, AEBetako laugarren bankuak, porrota deklaratu zuen. Ez zen kreditu-krisiaren lehen biktima, baina bai finantza-kolapsoa eragin zuen erorketa: beste erakunde batzuetan albo-kalte handiak izan ziren, burtsen beherakada… Astindua laster iritsiko zen enpresetara eta herritarrengana ere, kaleratzeak, kredituak lortzeko zailtasunak…
Lehman Brothersen porrota 2008ko krisi ekonomikoaren eztanda bezala gogoratzen da, baina orduan burbuila lehertu bazen ere, askoz lehenago hazi zen eta hilabeteak zeramatzan alarma seinaleak ematen. 18 urte igaro dira egun hartatik, baina noiz amaitzen da horrelako krisi bat? Inoiz amaitu da? Gaiaren inguruan ditugun galderei erantzuna emateko Zebrabidean izan da Niko Cuenca ekonomilaria.

Hurrengo podcasta

Gure Tertulia · 2026.09.15

ar. Ira 15 , 2026
Pribatutasun politika

Web honek cookie-ak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaileei esperientzia onena eskaini ahal izateko.

Cookie-en informazioa zure nabigatzailean biltegiratzen da, eta hainbt funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo webguneko atal interesgarri eta erabilgarrienak aurkitzen laguntzea.

Pribatutasunari, legezko eskubideei eta cookie-ei buruzko informazio guztia duzu gure pribatutasun-orrian zein cookie-etan