Sortu dira besteak jaialdia antolatu du KKinzona irratiak abenduaren 30erako

Abenduaren 30an Sortu Dira Besteak jaialdia ospatuko da Urretxuko Labeaga aretoan. Bertan, hamar euskal kantagile proposamen batuko dira arratseko 19:00etatik aurrera 5 euroren truk. Gainera, sarrerarekin jaialdiko sortzaileen kantekin osatutako diska eder bat oparituko da.

Sortu Dira Besteak
Azken urteetan sortuko direla besteak behin eta berriz errepikatu digute eta horretarako batu dira hamaika artista emanaldiak eskaintzeko. Ez da gure asmoa inorren ekitaldiei burla egitea baina kultura bizia maite dugunez, aurten guk besteak iada sortu direla aldarrikatu nahi dugu, hemen daudela, hemen gaudela eta beti egongo garela.

Horretarako euskal 7 probintzietatik 10 artista ekarriko ditugu gurera Abenduaren 30ean, Labeaga Aretora. Gainera, sarrerarekin KKinzonak prestatutako diska oparituko dizuegu, kontzertuan egongo direnen lanak edozein tokitan entzun ahal izateko.

Bertan izango dira:
AMAREN ALABAK (Xiberoa)
AGUXTIN ALKHAT (Heleta)
EZ AURKEZTUAK (Berriatua / Gabiria)
ARRUTIKO INTXAURRAK (Zarautz)
PAXKAL IRIGOYEN (Ainiza Monjolose)
MONTAUK (Gasteiz)
ITURRIA (Elizondo)
MOR MORE (Zarautz / Ondarroa)
PERU (Usurbil)
ISUO SASIIA & JON MURUA (Zumarraga)

Sarrerak salgai:
Ku (Zumarraga)
Eguzki Taberna (Zarautz)
Hala Bedi taberna (Gasteiz)
Xuriate Ostatua (Hazparne)
edota kkinzonalibrea@gmail.com helbidera idatzi.

Info zabalagoa
http://www.kunkkinzona.net

Hurrengo podcasta

Luhusuko 'Makila' dantza ikuskizunaren berri ekarri digu Maia Muruagak

ol. Abe 18 , 2015