Podcast: Play in new window | Download
Ikasturte honetako Zebrabideari merezi duen denboraldi amaiera emateko, ohiko estudioetatik atera, eta Arberatzera gerturatu gara, EHZ Festibalera. Arberatze Arberatze-Zilhekoa udalerriko herriburua da, Nafarroa Behereko Amikuze eskualdean. Otsailean egindako azken kontaketan, 340 ziren herritarrak; hiru egunez zenbaki hori biderkatu egiten da. Horretaz eta askoz gehiagoz aritu gara Zebrabidean Sauveur Bacho, Arberatzeko auzapez ohiarekin.






























