Aste honetako Argia: Haurren etxerako lanak, Jose Yoldi eta erleen ziztadak

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Gaurkoan, zenbait gurasok eskoletatik haurrei bidaltzen dizkieten etxerako lanez mahai gaineratu duten eztabaida nabarmendu digu. Horrez gain, Sustrai Colinak Jose Yoldiri egindako elkarrizketako zertzeladak kontatu dizkigu. Amaitzeko, osasun arloan erleen ziztaden bidez egiten diren kontuak eta osasunean autonomo izateko proposamenak ekarri ditu.

Hurrengo podcasta

Adrian Garcia: "Turkiako Gobernuak berak sortutako ezegonkortasun egoeran salbatzaile gisa aurkeztu da Erdogan"

az. Aza 4 , 2015