TERTULIA: errefuxiatuak, interes politiko eta mediatikoen menpe.

Bilera egin zuten igandean Europako Batzordeko presidente Jean-Claude Junckerrek eta Alemania, Austria, Hungaria, Grezia, Eslovenia, Kroazia, Bulgaria, Errumania, Mazedonia, Serbia, Albania, Luxenburgo eta Herbehereetako buruzagi politikoek, estatu horietako gobernuek beren kabuz errefuxiatuen inguruko neurriak har ditzaten saihestu eta zenbait urrats adosteko. Zenbait astez egunkari guztietako titularretan presente egon da errefuxiatuen auzia, baina badira aste batzuk kasu handirik egiten ez diogula. Horri heldu diogu gaurko tertulian, Aitor Abaroa eta Ander Perezekin.

Hurrengo podcasta

Josu Larrinaga: "Klima aldaketaz erabakirik hartu behar badugu, lehenbailehen egin behar dugu"

ar. Urr 27 , 2015