“Lehen pertsonan eta pluralean” gazte memoriaren astea Abenduaren 10ean abiatuko da

“Lehenengo pertsonan eta pluralean” gazteen memoriaren astea aurkeztu dute, abenduaren 10etik 14ra luzatuko den egitaraua antolatuz.

Gazte mugimendua antolatzen hasi zenetik 40 urte igaro diren honetan, “Bulkada berrien garaia da “ dinamikeren baitan, hamaika dira herriz herri eta auzoz auzo egindako ekimen, afari, bilera, pegada eta ekitaldiak. Oraingoan lanketa garrantzitsu batekin datoz esku artean. Urteotan gazte antolakundeko kideek espainiar eta frantziar Estatuen partetik jasandako errepresio eta kriminalizazioan begi-puntua jartzera doaz. “Lehenengo pertsonan eta pluralean” izenpean, gazteon memoriaren astea antolatu dute, esan bezala, aste osoko egitarau oparo batekin. Maddi Altunak eman dizkigun xehetasunak.

Hurrengo podcasta

3 KORTXEA: Paüra talde kataluinarra, gaurko saioko protagonista, DA!-ren baimenarekin

ol. Abe 7 , 2018