EGUNEKO ADIERAZPENAK: Selektibitatea, hezkuntza eredu desegokian izebergaren punta

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako 10.000 ikasle inguru selektibitate froga egiten hasi dira gaur. Joan den astean egin zituzten unibertsitatera sartzeko probak Nafarroako 2.880 ikaslek, eta Ipar Euskal Herrikoak, berriz, ekainaren 15ean hasiko dira Baxoa egiten. Selektibitatea eta errebalidak, oro har, hizpide hartu dituzte gaur Info7 irratian Steilas sindikatuko Aitor Idigorasekin eta Ikasle Abertzaleetako Amaia Muguruzarekin. Haien hitzak bildu ditugu eguneko adierazpenen tartean.

Hurrengo podcasta

Araba Euskarazen aurtengo jaiaz hitz egin dugu Leire Sueskunekin

az. Eka 10 , 2015