Podcast: Play in new window | Download
Harpidetu: Google Podcasts | Email | RSS
Gizartearekiko betebehar bat badutela sentituta, euskal gatazkak Irunen, Hendaian, Hondarribian zein Biriatun eragindako ondorioei erreparatu eta bizikidetza jardunaldiak antolatu dituzte Antxeta irratiak eta Lokarrik. Ostegun honetan hasi eta hilaren 19an amaituko dira, eta horien inguruko xehetasunak ekarri dizkigu Antxetako koordinatzaile Aitziber Zapirainek.