hizkuntza

TERTULIA | Genero bereizkeria hizkuntzan

urtarrila 16, 2018 | 0 Komentarioak

Sonia Gonzalez eta Mikel Goñi izan ditugu gaurkoan tertulian. Hizkuntzako genero bereizkeriaren inguruan aritu gara haiekin, Euskaltzaindiak jarritako arauak aitzaki hartuta.  

irakurri gehiago →

2016ko Sakanako hizkuntza erabileraren kale neurketaren emaitzak eman dituzte jakitera aste honetan, eta horietako datu nagusiak ekarri ditu Beleixe irratiko Maider Beteluk gure irratien tartera. Urdiandik, berriz, aipatu du Otsoportilloko lezean Aranzadi zientzia elkarteak opatutako Francisco San Roman Galbeteren hezurrak jaso dituela familiak. Joan den igandean, Altsasun egindako manifestazioaren kronika ere egin du Beteluk. Kirol […]

irakurri gehiago →

Bihar hasiko dira Udaltop Topaketak Lasarte-Oriako Manuel Lekuon Kultur Etxean. Aurtengoan hizkuntza ohituren gaia aukeratu du Udaltopek bederatzigarren ediziorako. Aterako gara euskal herritarrok hizkuntzaren armairutik? Nola uztartu gizartearen aktibazioa eta hizkuntza ohituren aldaketa? izenburupean, bi egunez, han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak izango dira hari mutur nagusiak. […]

irakurri gehiago →

Txinan, Pekinetik gertu, hiri erraldoi bat eraikitzeko asmoa dute, dute eredu ekonomiko berri bat garatzeko. Horri buruzkoak jaso dituzten Gaur8 astekarian biharko alean, eta horren berri ekarri du astekariko arduradun Amagoia Mujikak gaurko aurrerapenera. Horrez gain, Other Words proiektuaz ere hitz egin du: hizkuntza txikietan aritzen diren autoreentzako sorkuntza-egonaldiez ere idatzi baitute biharko alerako. Amaitzeko, […]

irakurri gehiago →

Ezaguna omen da euskararen arazoa, gazteek euskaraz hitz egiten ez dutelako omen dago euskara arriskuan, horregatik ez omen da kalean ia euskararik entzuten. Hala idatzi du Ander v erabiltzaileak Zuzeu atarian. Herenegun, 20. Korrika amaitu zen egun berean argitaratu zuen testu hori eta bertan planteatu zuen egoerari erantzuteko bi aukera daudela: pertsonalak edo instituzioenak. Gaurko […]

irakurri gehiago →

Azterketa eta noten eskema tradizionala alboratu eta ikasleen garapen osoa aintzat duen ebaluazio hezigarria lantzen dute gero eta ikastetxe gehiagotan. Hernaniko Langile ikastetxe publikoa, Oiongo San Bizente ikastola, Arrankudiagako eskola txikia eta Trokonizko Geroa eskola librearen esperientziak jaso ditu Mikel Garciak aste honetako Argia-n. Gai hori ekarri du Estitxu Eizagirre zuzendariak gaurko aurrerapena. Horrez gain, Reyes […]

irakurri gehiago →

Gaur egungo euskal haur eta nerabeak eleanitzak izango direla gauza jakina da. Gutxienez, hiru hizkuntza ikasiko dituzte: euskara, gaztelania edo frantsesa, eta ingelesa. Ez da orain arte gehienek hiru hizkuntza jakingo dituzten belaunaldirik egon Euskal Herrian. Eleanitza izatea, noski, ona izango da eurentzat. Beraz, gurasoek ere eleaniztasuna ikuspegi positibotik ulertu behar dutela uste du Iñaki […]

irakurri gehiago →

Garbizaletasunari izkin egin eta euskara batua sustatzeko begia erabileran jarri beharra dagoela uste du Ibon Sarasolak. Hala argudiatzen du Erein-ekin argitaratu duen Bitakora kaiera saiakeran. Horren aurkezpenerako egindako agerraldian, berriz, esan zuen bizkaierak euskalki izateari utzi beharko diola, hizkera bat edo euskara batuaren kolore bat bilatu. Gaiak, noski, zalaparta eragin du, euskara batuaren oso zale […]

irakurri gehiago →

Galesek 20.779 km²-ko azalera eta 3.063.456 biztanle ditu. 2011n eginiko azken erroldaren arabera, horietatik %19k galesa edo cymraeg hitz egiten dute ingelesaz gain. Biak dira hizkuntza ofizialak eta distantzia linguistiko handi samarra dago bien artean. Baina nola daude hedabideak han? Eta zer nolako alderatzea egin daiteke euskal panoramari begira jarrita? Alderatze hori egin dute 2016ko […]

irakurri gehiago →

Urteak dira euskal komunitatea eta Gales harremanetan daudela, horrez gain, gaurko elkarrizketaren tartera batu den Begotxu Olaizola bizi izan da Galesen, hizkuntza gutxituen bueltako egitasmoetan lanean. Egunotan, euskal astea ospatzen ari dira Galesen, bi komunitateen arteko lotura horri tiraka, eta Zarauzko Arraio irrati libreko gela arroxarekin bat egin dugu, hango lagunek egin baitiote elkarrizketa Olaizolari.

irakurri gehiago →