Mozal Legea baliatuz Ertzaintzak zigortutako lehen kazetariaren kontrako epaiketa egingo da bihar

Published On apirila 1, 2019 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

Gertaeretatik ia bi urte pasa direnean eta bide administratibotik zigorra konfirmatu zenetik urtebete igaro denean, datorren asteartean, apirilaren 2an, Mikel Sáenz de Buruaga Hala Bediko kazetariaren kontrako epaiketa burutuko da. 2017ko maiatzean Gasteizko Errekaleor auzoan jazotako polizia-operazioa grabatzeagatik Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak. Mozal Legea aplikatuta, Jaurlaritzak zigortutako lehen kazetaria da. Egun berean 11.30ean deitutako elkarretaratzeak epaitegiko ateraino eramango du elkartasuna.

Hala Bediko Ainhoa Villaverde eta Mikel Saenz de Buruagarekin hitz egin dugu gertatutakoaz eta honek suposatzen duenaz. Entzun hemen!

Like this Article? Share it!

Comments are closed.