kazetaritza ez da delitua

“Mozal Legeari kolektiboki erantzun behar diogu”

7 maiatza, 2019 | 0 Komentarioak

Bi urte luzetako prozesuaren ondoren, Hala Bediko kazetari Mikel Saenz de Buruaga absolbitu egin dute. 2017ko maiatzean Errekaleor auzoko argi mozketaren jarraipena egiten egon ondoren, Mozal Legearekin zigortu zuten kazetaria, eta bide administratiboa agortu ondoren, epaiketa iritsi zen duela hilabete inguru. Orain, Hala Bediri eman dio arrazoia epaitegiak. Mikel Saenz de Buruagarekin hitz egin dugu, […]

irakurri gehiago →

Gertaeretatik ia bi urte pasa direnean eta bide administratibotik zigorra konfirmatu zenetik urtebete igaro denean, datorren asteartean, apirilaren 2an, Mikel Sáenz de Buruaga Hala Bediko kazetariaren kontrako epaiketa burutuko da. 2017ko maiatzean Gasteizko Errekaleor auzoan jazotako polizia-operazioa grabatzeagatik Herritarren Segurtasunerako Legea aplikatu zioten Ertzaintzak eta Eusko Jaurlaritzak. Mozal Legea aplikatuta, Jaurlaritzak zigortutako lehen kazetaria da. […]

irakurri gehiago →

“Kazetarioi beldurra sartzeko nahia dago”

7 martxoa, 2019 | 0 Komentarioak

2018ko maiatzaren 21ean, Donostiako kaleetan, ARGIAko kazetari Lander Arbelaitzek hizkuntza eskubide urraketa baten berri eman izana “iraintzat” jo dute bi ertzain erdaldunek eta epaiketara deitu. Duela aste batzuk hitz egin genuen Lander Arbelaitzekin berarekin gertatutakoaz, eta gaurkoan ere halaxe egingo dugu, baina kazetaritzari begira jarriko gara, informatzea delitua dela ematen duen garai honek suposatzen duenaz […]

irakurri gehiago →