Aste honetako ‘Argia’: Trumpen garaipenaz analisia, Josu Aizpurua eta turismo alternatibak

Donald Trump multimilionarioa bilakatu da Amerikako Estatu Batuetako 45. Presidente, askoren ezusterako. Trumpek ez du inoiz ardura publikorik izan, eta kanpainan erakutsi duen jarrerak eztabaida bat baino gehiago eragin ditu, hala ere, bere garaipena argia izan da. Garaipen horren atzean dauden gakoez eta izan ditzakeen ondorioez egin duten erreportajea nabarmendu du Estitxu Eizagirrek Argia astekariaren aurrerapena egiterakoan. Horrez gain, Miel Anjel Elustondok Josu Aizpurua EGIko kide ohiari egindako elkarrizketako zenbait elementu ere aipatu ditu. Amaitzeko, Bartzelonan turismo alternatiboaz egindako mahai inguru batetik Lander Arretxeak ateratako ondorioak aurreratu ditu.

Hurrengo podcasta

Ander Solozabal: "Jendeari talde berriak ezagutzeko grina piztu nahi diogu"

az. Aza 16 , 2016