SOINUGELA: The Zombies, Oumou Sangaré, Neil Young, Gibb anaien kantuak

Published On urria 10, 2017 | By Soinugela BILBO HIRIA IRRATIA | Soinugela

Tom Pettyren heriotzaren berri izan dugun egunean, saioa abiatzeko bere kantu bat jarri dugu, Refugee izenekoa, bere The Heartbreakers taldearekin egina. Laster egingo digu behar bezalako omenaldia, saio baten bidez, baina gaurko prestatuta ekarri dugunarekin hasi gara.

The Zombies St Albans inguruan, Hertfordshire-n sortu ziren 1961ean. Boskotea 16 urteko mutilek osatu zuten. Hiru urte geroago euren lehenengo singleak, She’s Not Here, itzelezko arrakasta izan zuen. Hauxe da gure gaurko urrezko kantua. Rod Argent teklatu joleak eta Colin Blunstone kantariak ematen zioten taldeari ezaugarri nagusia. Kantu itzela da, beat garaian egindako onenetarikoa. The Zombies-en beste bi kantu ere entzun ditugu: Tell her no eta Time of The Season.

Maliko Wassoulou musikaren eremuko abeslaririk dizdiratsuena dugu Oumou Sangaré, berak bide berria zabaldu du aurtengo Mogoya bildumarekin. Musika tradizionaletik urrunduz, Sangarék ikuspuntu feministari eusten dio bere kantuetan. Hiru abesti entzun ditugu: Yere Faga (Tony Allen nigeriar bateria jotzailearekin), Kamelemba (ngoni musika tresnarekin) eta Mali Niale (carpe diem gaia darabilena).

The Staple Singers gospel talde legendarioak Stephen Stills-en For What It’s Worth kantu zaharra etxekotu zuen aspaldian.

Neil Young-en CD berria, Hitchhiker izenekoa, 1976an grabatua izan zen, David Briggs produktorearekin. Youngek gitarra akustikoarekin grabatutako 10 kantuok ez ziren kaleratu, nahiz eta hauetako kantu batzuk geroago Crazy Horse taldearekin argitaratu. Guk, berreskuratutako grabaketa hartatik kantu hauek entzun ditugu: Pocahontas, Powderfinger, Ride My Llama, Human Highway, Give Me Strength eta The Old Country Waltz.

Gibb anaia eskoziarrak Australiatik abiatu ziren kantatzen, Bee Gees izenpean. Kantari arrakastatsuak izan ziren, baina kantugile moduan hobeak. Euren kantutegian oinarritutako hainbeste bertsio entzun ditugu:

  1. World – Sharon Tandy (1968)
  2. How Can You Mend a Broken Heart– Al Green (1972)
  3. To Love Somebody – James Carr (1969)
  4. Words – Bettye Swann (1969)
  5. Like Nobody Else – Los Bravos (1967)
  6. First of May – José Feliciano (1969)

https://www.youtube.com/watch?v=CKBRc8zNQ30

Like this Article? Share it!

Comments are closed.