IRRATIEN TARTEA: bakearen aldeko Ipar Euskal Herriko kulturgileak, Euskal Irratietatik

Abenduko Luhusoko atxiloketen ondoren, Ipar Euskal Herriko kulturgile zenbait bildu ziren Donibane Garazin bake prozesuaren aldeko mugimendu bat sortzeko asmoz. Izan ere, bost atxilotuen artean, Buuzbu taldeko kantaria den Etxe zegoen, eta aren lagun musikari batzuek, kulturgileek bultzatuko zuten sostengu dinamika bat plantan jartzea erabaki zuten. Horren harira, Jojo Bordagarai kantaria eta Jakes Gezainburu musikariarekin hitz egin dute Euskal Irratietako Goizberri saioan, eta elkarrizketa hori ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Hurrengo podcasta

Aste honetako 'Argia': hilekoaren isurketa librea, Sudmineren urre meatzea eta Pello Lizarralde

az. Mar 1 , 2017