“Munduko hizkuntza gehienak hizkuntza gutxiagotuak dira, eta hor badugu potentzial handi bat”

“Hizkuntza biziberritzeko estrategiak Aditu ikastaroa” jarri zuen martxan astelehenean, azto bertan, Garabide elkarteak. Udazkenean zehar egingo den egitasmo honetan, 12 hizkuntza gutxiagotutako 21 lagun izango dira Euskal Herrian, dagoeneko hemen daudenak, eta aipatu bezala, hizkuntza biziberritzeko estrategien inguruko formazioa jasoko dute euren herrietan hizkuntzaren aldeko aktibista direnek. Garabideko kide den Maialen Sobrinok ikastaroaren nondik norakoak azaldu dizkigu.

Hurrengo podcasta

PuntalaRock jaialdiaz ZarataZarautz irratsaioan

ar. Ira 25 , 2018