TERTULIA: gehiegizkoa al da euskara erakargarria dela frogatzeko dugun nahia?

Txerra Rodriguezek Argiako blogean jaso duenez, Agurainen ibili dira 75 ordu euskaraz eta Berriako kazetariak nabarmendu duena izan da dinamika jai girorik gabekoa izango dela. Ospakizunik gabe, normaltasunez ekingo ziotela Agurainen 75 orduko ahalduntze saio bati. Rodriguezi atentzioa eman dio hori nabarmentzeak, eta zenbait galdera planteatu ere egin ditu: euskalgintzak jai-giroari ez ote dion garrantzia gehiegi ematen, besteak beste. Ba galdera horri eta sor daitezkeen berriei erantzute aldera, tertuliara ekarri dugu gaia, eta Malen Aldalur eta Mikel Garciarekin landu dugu.

Hurrengo podcasta

Etxahun Arregi: "Diskoak saltzea baino kontzertuak ematea dugu xede"

ar. Aza 22 , 2016