IRRATIEN TARTEA: Oarsoarrak saria, Euskararen Nazioarteko Eguna eta agenda

Published On 5 abendua, 2016 | By Zebrabidea ARROSA | Zebrabidea

2016ko Oarsoarrak Euskararen Saria abenduaren 2an jaso zuen Karlos Ibargurenek.Osasungoa Euskalduntzeko Erakundeko lehendakaria da Ibarguren, eta Oarsoaldeko euskalgintzako ordezkariek osatutako epaimahaiak erabaki du hark egindako lana aitortzea, osasungoa eta medikuntza alorra euskalduntzeko egin duen lana, alegia. Horren eta Oarso-Bidasoa eskualdeko albiste gehiagoren berri gurera ekartzeko, Oiartzun irratiko Mirari Martiarenak eta Oarso-Bidasoako Hitzako Urko Etxebestek egindako errepasoa ekarri dugu gaurko irratien tartera.

Comments are closed.