Auzipetu politikoez, azokez, hezkuntza festez eta musikaz hitz egin digu Beleixeko Eneida Carreñok

Ostegunetan bi astez behin ohi dugunez, irratien tartea zabaldu eta Sakana aldera begira jarri gara gaurkoan. Horretarako, Beleixe irratiko lagun berri bat batu zaigu Zebrabideko irratien tartera, Alfredo Alvaroren ordez, Eneida Carreño esataria, hain justu. Hasteko, autoritatearen aurkako delitua leporatuta auzipetu duten Iturmendiko gazte baten kasua azaldu du, baita Ekinen aurkako auzian inputatutako Joxe Aldasoro eta Patxi Arratibel etxarriaren aldeko elkartasun egunaz ere. Etxarri-Aranatzen larunbatean egingo duten Zorri azoka solidarioaz eta igandeko Ama lur azokaz ere hitz egin du. Horrez gain, Sakanako eskola publikoek Irurtzunen egingo duten festaz eta akordeoi nahiz txistu kontzertuez hitz egin du.

Hurrengo podcasta

TERTULIA: Hirigune Elkargo Bakarra, eztabaiden sorburu izan daitekeen aukera historikoa

og. Api 21 , 2016