Atx Teatroaren ‘Fakiu’ antzezlanaren berri ekarri du EHAZEko Itziar Eliasek

Bi astelehenez behin egiten dugun eran, euskal antzerkigintzari buruzkoak ekarri ditugu gaurko Zebrabidera. Obra konkretu bat hartu dugu hizpide, lantzen duen gaiak zer esana emango duen usteagatik. Atx Teatroa konpainiak aste honetan taularatuko du Fakiu deitutako obra, egunerokotasuneko indarkeriari buruz egindako antzezlana. Xehetasuna, hamabostean behin bezala, EHAZE Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteko Itziar Eliasen ahotik jaso ditugu.

Hurrengo podcasta

Olatz Berastegi: "Daukagunean gogotsu eta pozik aritzea ere bada erronka"

al. Ira 26 , 2016