Esteladen debekuari, hauteskundeei eta heziketa nahiz hezkuntzari begiratu die Mikel Elorzak

Igandean jokatuko dute Bartzelonak eta Sevillak futboleko Espainiako Kopako finala Madrilen. Segurtasun dispositiboa antolatu du Espainiako Gobernuko ordezkaritzak eta Kataluniaren independentziaren aldeko banderak debekatzea adostu dute. Mikel Elorza debeku horri begira jarri da bi ostiralez behin gurean egiten duen errepaso kritikoan. Horrez gain, urrutiko nahiz gertuko hauteskundeei jartzen diegun arretaz eta gugan duten eraginaz ere hausnartu du. Amaitzeko, hezkuntzaz geroz eta gehiago izaten den arren, heziketak duen garrantzia nabarmendu du Elorzak.

Hurrengo podcasta

'Ez tiro egin anbulantziei' eta 'Hiri hondakin solidoak' liburuen berri, 111 Akademiako Amaia Goikoetxeak

ol. Mai 20 , 2016