Jon (Hala Bedi Izan Media): «Herri mugimendua komunikazioan ahalduntzea da Izan Media tailerraren helburua.»

Hala Bedik Izan Media tailerren edizio berria antolatu du. Tailer hauen helburua herri mugimenduak zein norbanakoak komunikazioaren arloan ahalduntzea da, eta bide batez, Hala Bediren proiektu komunikatiboan inplikatzea.

Aurtengo hitzordua urtarrilaren 21 eta 22an izango da, Oihaneder Euskararen Etxean. Eta honakoak dira antolatutako lau tailerrak: Irratigintza, Prentsa / Sare Sozialak (beteta, itxaron zerrenda dago), Kartelgintza eta Bideogintza.

Parte hartzeko irizpideak:

Parte hartzeko izena eman behar da Halabediren webgunean. Izen-ematea urtarrilaren 14an itxiko da.

Halabediren webgunearen helbidean izango den formularioa betetzea nahikoa izango da. Matrikulazioa eginda, 10 euro ordaindu beharko dira egunean bertan, eta Hala Bediko USB bat banatuko da, tailerren eduki teorikoekin eta hainbat baliabide eta erremintekin.

Ostiralean, 16:30etatik 20:00ak arte izango da tailerra, eta larunbatean aldiz, 09:30etatik 14:00ak arte eta 16:00etatik 19:30ak arte. Guztiak Oihaneder Euskararen Etxean burutuko dira.

 

Hurrengo podcasta

Inaxio (Sare): "Guretzako salbuespeneko espetxe politikekin amaitzea ez da bakarrik urrunketarekin amaitzea"

al. Urt 10 , 2022