‘Olatu bat daukat sabelean’ ipuina ezagutu dutu Txapa irratikoei esker

Euri umetxo sentibera zen, pozik, triste zein amorruz zegoenean negar egiten zuen. Eskolan min hartu eta negarrez hasi zen batean, gelakideek negarrik ez egiteko gomendatu zioten; ume txikien kontua zela eta malkoek begietako kolorea ezabatuko ziotela. Beraz, Eurik, gehiago negarrik ez egitea erabaki zuen. Barruan pilatutako malkoekin, ordea, olatu bat sortu zitzaion sabelean.

Istorio hori kontatzen du Miren Amurizak idatzi eta Sandra Hernandezek ilustratutako Olatu bat daukat sabelean ipuinak, eta horren berri zehatzagoa ekartze aldera, Bergarako Txapa irrati libreko lagunek Amurizari egindako elkarrizketa ekarri dugu saioko azken txanpara.

Hurrengo podcasta

ZURIA BELTZEZ - 268 - itzalekiko leial

al. Mai 23 , 2016