‘Bilgune kontari’: izenen balioa, Rana plaza zein Kurdistan eta agenda

Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufia arduratu da azken Bilgune kontari-n jasotako edukien errepasoa egiteaz. Hasteko, Emaginekin batera kaleratu duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkaren aurkezpena nabarmendu du. Geure mugetatik kanpora begira jarrita, berriz, duela hiru urte Bangladesheko Rana plazan hil ziren emakumezko langileez, eta Kurdistanen atxilotu dituztn Emakum Askeen Kongresuko kideez oroitu da. Amaitzeko, agenda kontuetan, Iruñeko Boteretu jardunaldien barnean datorren larunbaterako antolatutako ekintzak aurreratu dizkigu.

Hurrengo podcasta

Maialen Berridi: "Argi dago, errausteak osasuna kaltetzen du, gure ardura da hori saihestea"

al. Api 25 , 2016