emagin

Iaz bete zituen Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte. “Indar bat gara gu. Euskal Herriko Bilgune Feministak 15 urte” izeneko liburuxka batean jaso dituzte egindako ibilbidearen, ekintzen, eta etorkizuneko erronken lagin bat. Miren Arangurenekin izan gara liburuxkan jasotakoari buruz hitz egiteko.

irakurri gehiago →

1980ko hamarkadan, hainbat euskal herritar, internazionalismoaren banderapean, Hego Ameriketako hainbat herrialdetara joan ziren bertako iraultzetan parte hartzeko. Batzuk El Salvadorrera jo zuten eta FMLNk gidatzen zuen matxinadarekin bat egin. Miren Odriozola izan zen euskal herritar horietako bat, guda hartan parte hartu zuen hainbat eratako lanak eginez, eta jarraian hizpide hartuko dugun liburuaren arabera, Laura esaten […]

irakurri gehiago →

Pazientziak badituela bere mugak irakurri genion Maider Galardiri abuztu hasieran Klitto atari feministan. Izan ere, uztailean bekadun gisa kazetaritzan murgildu zen. Eta jaien albisteak idazterakoan, kontzertu, buruhandi, diana, eta gaupaseroen argazkiaz gain, salatu zuen egitarauan zirrikitua bilatu zutela beste bi gertakarik: gauez edo goizeko ordu txikitan jazotako sexu erasoek eta hurrengo arratsaldeko erantzun feministak. Erasoen […]

irakurri gehiago →

Pello Ulazia mutrikuarra hamar urtes arduratu da etxeaz eta hiru seme-alabez, etxetik kanpo enplegurik izan gabe. Bizipen horiek Isilean erakusketan jaso eta gizarteratu ditu orain, eta hori nabarmendu du Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrek Bilgune kontari-ren aurrerapenean. Horrez gain, kirol kazetaritzan emakumeek bigarren mailako lekua dutela eta goi mailako sukaldaritzan ere itzalean daudela azaldu […]

irakurri gehiago →

Ijitoen komunitateari buruz ditugun aurreiritziak gainditzeko parada eskaini digu Euskal Herriko Bilgune Feministako Idoia Trenorrek Bilgune kontari-z egin duen errepasoarekin. Izan ere, Maria Jose Jimenez ijito feministaren hitzak ekarri ditu hasteko. Horrez gain, Fusa Avctiva eta Nesken Gauak taldeen dinamika bat ere nabarmendu du, izan ere, emakume artisten datu basea osatzen ari dira. Abortuaren aldeko […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministako Amaia Zufia arduratu da azken Bilgune kontari-n jasotako edukien errepasoa egiteaz. Hasteko, Emaginekin batera kaleratu duten Izena eta izana ezbaian: gida praktikoa liburuxkaren aurkezpena nabarmendu du. Geure mugetatik kanpora begira jarrita, berriz, duela hiru urte Bangladesheko Rana plazan hil ziren emakumezko langileez, eta Kurdistanen atxilotu dituztn Emakum Askeen Kongresuko kideez oroitu […]

irakurri gehiago →

Euskal Herriko Bilgune Feministak kaleratzen duen Bilgune kontari-ri begira jarri gara, gaurkoan, Oihana Etxebarrietarekin. Hasteko, Ana Galarragak Elhuyar zientzia aldizkarian argitaratutako artikuluari erreferentzia egin dio, bertan, medikalizazioak emakumeengan nolako kalteak dituen aipatzen da. Horrez gain, Emagin taldearekin batera garatu duten euskal izendegiaren bueltakoak ekarri ditu, martxoko Emaraun-ean jaso baitute eduki hori.

irakurri gehiago →

Osasun sistemak erditze prozesuetarako eskaintzen dituen zerbitzuei alternatiba bat eraikitzeko asmoz jarri zuten Magale proiektua martxan bi emaginek. Erditze prozesuak nolakoa izan behar duen erabakitzeko eskubideaz hausnartu eta modu aske eta informatuan prozesua aurrera eraman ahal izateko aukera eskaintzen dute. Etxean erditzeko bidea profesionalki urratzen lehenengotarikoak dira. Haurdunaldi osorako arreta eskaintzen dute, ugalketa askea eta […]

irakurri gehiago →

Asteazkenero ohi dugunez, aste honetako Argia aldizkariaren alea aurreratu dugu Estitxu Eizagirre zuzendariarekin. Bilboko Ahal Duguko idazkari nagusi Lander Martinezi Mikel Asurmendik egindako elkarrizketa aletu digu, hasteko. Jarraian, Emaginek antolatutako eskola feministen lehen saioaz Danele Sarriugartek eginiko kronika aipatu digu. Amaitzeko, XVI. mendean Frantziako Pirlie uhartera bidaiatu zuten euskal kortsarioen istorioaz jaso dutena aurreratu digu.

irakurri gehiago →