ustelkeria

Komunikazioaren bueltako tarte batean Urtzi Urkizuk aurreratu zigunez, «Lanik gabe, etxerik gabe, eskubiderik gabe eta adierazpen askatasunik gabe» daudenentzat sortuko dute Gabe aldizkari digitala. Txisko Espinosa kazetari eta diseinatzailea, Ahoztar Zelaieta kazetaria eta Nuño Santillana administrazioburua daude asmoaren atzean, eta xehetasun gehiago jasotzeko gonbidatu dugu gurera Ahoztar Zelaieta.

irakurri gehiago →

Duela hiru bat aste aipatu genizuen tarte berri bat estreinatzeko intentzioa genuela, eta noizbehinka, kritikari, hausnarketa ironikoari, umoreari lekua ireki nahi geniokeela. Gaurkoan, Kutxabankeko auziari begiratu diogu umore puntutik, eta Ahoztar Zelaietak lagundu digu horretan, bere Kutxabank, el saqueo de Euskal Herria liburuari tiraka.

irakurri gehiago →

Magrebtarrak gizarte laguntzetatik bizitzera etortzen zirela esan zuen aurrena Jabier Maroto Gasteizko alkateak; ondoren, Javier de Andres Arabako Ahaldun Ngusiak jendilaje deitu zien euskalgintzan lan egiten dutenei eta euskaltzaleei; eta Gora Gasteiz eguna batasunazaleen bilkura izan zela salatu zuen atzo Marotok. Arabako popularren diskurtsoaren atzean zer dagoen hausnartu dugu gaurko tertulian, eta bi solaskide batu […]

irakurri gehiago →

Hamabostero bezalaxe, gaurkotasunaren errepaso kritikoa egin digu Mikel Elorzak. Nafarroako Parlamentuak D eredua lurralde osora zabaltzea onartu izana; eta Osasuna futbol taldearen zein Hiriko auto elektrikoaren inguruko zalapartak nabarmendu ditu.

irakurri gehiago →

Gasteiz eta Araba aldeko berri ekarri digu gaurko irratien tartera Halabediko esatari Jon Aranburuk. Inauterien ospakizunen errepasoa; Arabako kudeaketa txarraren eta ustelkeriaren mapa; eta Hiriko auto elektrikoen bueltan sortu den zalaparta aipatu ditu, besteak beste.

irakurri gehiago →